XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Schubert-ek goxotasuna eta sentikortasuna erakutsi zuen bere lied, piano- eta ganbara-musikan.

Schubert-ek berak bere azken sinfonian bide berriak ireki zizkion sinfonismoari, instrumentazio berezi eta aberats baten bidea erakutsiz.

Mendelssohn-en erromantikotasuna lasaia eta orekatua zen, fina eta zaindua.

Kontzertu-oberturaren sortzaileetako bat izan zen.

Barroko garaiko eta, batez ere, Bach-en musikaren ezaguera Mendelssohn-i zor zaio, berak aurkeztu bait zituen erabat ahaztuta zeuden haren lanak.

Schumann-ek utzitako lied, piano-musika eta sinfoniak izaera sakon eta sentikorra adierazten dute.

Aldizkari batean musika-kritikak egin zituen Schumann-ek.

Aipatu bost musikalari hauen egitekoan egitura klasikoak mantentzen dira gehienbat; Erromantiko klasiko izendatu dugun sailekoak dira, horregatik.

Berritzaileen artean, Liszt hungariarra azaltzen zaigu, bere piano-lanetan eta poema sinfonikoetan egitura berriak bultzatuz.

Liszt, gainera, Europa osoko musikagile gazte eta berrizaleen laguntzaile eta bultzatzaile bezala azaltzen zaigu.

Horren gainetik, ordea, musika berriaren aintzindari Wagner dela esan dezakegu.

Bere operetan, osoko ikuskizuna planteatzen zuen Wagner-ek eta, zenbaitetan, testuaren egile ere bera izan zen.

Orkestazio berri eta indartsua, etenik gabeko melodia, pertsonaia bakoitzari lotutako eresia edo leitmotiv-a eta beste aurrerapen handi batzuk ere zor dizkiogu.

Horiek direla eta, operaren mundutik kanpoko musika sinfonikoan izugarrizko eragina izan zuen eta XX. mendeko hainbat planteamendu berriren abiapuntu ere bera izan zen.